Banaiz Bagara elkarteak Zarautzen egingo du udako festa, igandean

Urola Kostako Hitza 2013ko abuztuaren 9a

Banaiz Bagara elkarteak euskara eta jatorri askotako pertsonen arteko ezagutza eta elkarbizitza bultzatzea du helburu, eta horretarako Gipuzkoan zehar euskara oinarrizko  mailan ikasteko eta praktikatzeko saio irekiak eskaintzen ditu. Aurten Zarautzen ospatuko dute udako festa, Salbatore Mitxelena ikastolan. Igandean izango da, egun osoan zehar.
Egitaraua:
- 11:00 – 13:00:
  • Pala partidakmaila eta adin guztientzat.
  • Haurrentzako jolasak
  • Hondartzara joango dira
  • Mintzodromoa, euskaraz hitz egiteko jarduera
 - 13:30. Herri Bazkaria ( 8 eurotan eta haurrak doan). Izena emateko: 645733 818, banaiga@gmail.com
- 15:00. Estreinaldi mundiala: BANAIGA BAND (Rolling Inmigrants)
- 16:00. Plaza dantzak Andonirekin
- 17:00. Hondartzara joando dira.
- 18:00. Jaiaren bukaera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide