Azkoitiko txirrindulari elkarteak astebete aurreratu du Martirietako Igoera

Ane Olaizola 2013ko abuztuaren 9a

Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak abuztuaren 17tik 10era aurreratu du Azkoitiko Martiteko Igoera: «Oso jende gutxik ematen zuten izena aurreko urteetan, eta horregatik erabaki dugu aurreratzea», diote antolatzaileek. Elkarteak antzemn du parte hartzaileen gorakada, eta aurten 50 txirrindularira iriste espero dute. Plazatik abiatuta, 3.700 metroko ibilbidea egingo dute Martirieta mendian gora. 17:00etan hasiko da proba, eta bertan parte hartzeko aurrez edo egunean bertan eman daiteke izena; aurrez, Zurt, Ttakun eta Koxka tabernetan eman daiteke izena, eta egunean bertan plazan, 16:00etatik 16:45eara bitartean, doan. Gainera, lehenengo aldiz sari banaketa izango da irabazleen artean, eta parte-hartzaile guztien artean sariak zozkatuko dituzte. Askaria izango daguztientzat. Bestetik, IV. Jokin Ormaetxea Jubenilen Lasterketa izango da hilaren 14ean; eliza ataritik abiatuta 85 kilometrotako ibilbidea egingo dute, eta elkarteak herritarrei dei egin die bidegurutzeak zaintzeko lagundu diezaien. Interesa duenak 09:30ean helmugara azaldu beharko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide