Abuztua, ekitaldiz beteta

Urola Kostako Hitza 2013ko abuztuaren 9a

Abuztuko egitaraua, herriz herri. Jaiak, kirol ekitaldiak, kultura... Irailera arteko ekitaldien zerrenda dago ondorengo lerroetan. AZKOITIA Abuztuak 10, larunbata. - 17:00etan, Martirietarako igoera, herriko plazatik abiatuta. Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak antolatuta. Abuztuak 13, asteartea. - 17:00etan, XVII Javier Sagarzazu Saria, Txerloia futbol zelaian. Abuztuak 14tik 18ra. - Andramari jaiak. Abuztuak 19, astelehena. - 22:00etan, V. Diva-Sat idi dema saria, herriko probalekuan: Illarreta, Andrakas eta Taberna Goieta. Abuztuak 20, asteartea. - 22:00etan, V. Diva-Sat idi dema saria, herriko probalekuan: Oliden, Alegria eta Elordui. Abuztuak 24, larunbata. - 12:30ean, bisita gidatua Azkoitiko gune historikoa ezagutzeko. Eliza atarian elkartuko dira, eta bisitak bi euroko prezioa du. Informazio gehiago 943-15 18 78 telefonoan. AZPEITIA Abuztuak 10, larunbata. - 12:30ean, Azpeitiko parrokian bisita gidatua. Bisita 2 euro kostatzen da eta aurrez izena eman behar da 943-15 18 78 telefonora deituta. Abuztuak 17, larunbata. -12:30ean, Azpeitiko parrokian bisita gidatua. Bisita 2 euro kostatzen da, aurrez izena eman behar da 943-15 18 78 telefonora deituta. - 23:00etan, New Orleans Soinua taldearen jazza, eguraldia lagun bada plazan eta bestela Sanagustinen. Taldeko musikariak: Javi Perez (tronpeta), David Ruiz (Kontrabaxua) eta Carlos Sagi (bateria). Abuztuak 24,larunbata. - 23:00etan, Paul San Martin Trio taldearekin blues, funk, swing, boogie eta soul doinuak. Eguraldiak laguntzen badu plazan eta bestela Sanagustin kulturgunean. Abuztuak 25,igandea. - Emakumezkoen III. Futbol Koparen finala, Reala eta Athletic taldeek jokatuko dute.  18:00etan, Garmendipe futbol zelaian. Sarrera doan da. Abuztuak 31, larunbata. - 12:30ean, Azpeitiko parrokian bisita gidatua. Bisita 2 euro kostatzen da, aurrez izena eman behar da 943-15 18 78 telefonora deituta. - 23:00etan, The Soulbros taldearen soul eta jazza, eguraldiak laguntzen badu herriko plazan eta bestela Sanagustin kulturgunean. ERREZIL Irailak 1, igandea. - Egun osoan zehar, erromeria Zelatunen eta Letea jatetxean, Zelatungo txabolazaleak eta Letea jatetxeak antolatuta. GETARIA Abuztuak 9, ostirala. - Baserritik.com Azoka. 09:00­etatik 14:00etara, frontoian. Abuztuak 11, igandea. - Getaria-Donostia itsas kayak zeharkaldia. Irteera 10:00etan. Abuztuak 13, asteartea. - 20:15. Salbatore Deunaren elizan aparteko kontzertu benefikoa, Sarajeboko Bjelave umezurtz-etxearen alde. Tenorea: Juan Luis Anasagasti; pianojolea: Akari Kamitaka. ORIO Abuztuak 10, larunbata. - 17:00etan, Bisita gidatuak: kayak ibaian. Aurrez izena eman behar da 943-83 55 65 telefonora deituta. -22:30ean, Zinea Kalean: Izarren argia filma, hondartzan. Abuztuaren 10etik 16ra arte. -21:30ean, Donostiako suak barkuan, kirol portutik. Aurrez izena eman behar da 943-83 55 65 telefonora deituta. Abuztuak 16, ostirala - 11:00etan, Bisita gidatuak: kayak ibaian. Aurrez izena eman behar da 943-83 55 65 telefonora deituta. Abuztuak 21, asteazkena - 17:00etan, Orio-Donostia-Orio barkuan, kirol portutik. Aurrez izena eman behar da 943-83 55 65 telefonora deituta. Abuztuak 22, osteguna - 19:00etan, ostegunero programa haurrentzat: Katapuntxispun festa, Kiki eta Koko pailazoen eskutik. Abuztuak 24, larunbata - 17:00etan, Bisita gidatuak: kayak ibaian. Abuztuaren 24a eta 25a. - Egun osoan, Stock Azoka, herriko plazan. Abuztuak 29, osteguna - 19:00etan, Ostegunero programa haurrentzat: Sekreturik ez ikuskizuna, Asier Kidam magoaren eskutik. Abuztuak 31, larunbata - 11:00etan, Bisita gidatuak: kayak ibaian. Aurrez izena eman behar da 943-83 55 65 telefonora deituta. ZARAUTZ Abuztuak 18ra arte. Haur zein helduentzako jolasak Kortazar eremuan. Abuztuak 9, ostirala. - 18:00etatik 20:00etara, Tako Zarautz: argazkilarien begiradak ekimenaren baitan, Iñigo Saiz Zubeldia argazkilaria bere lanak azaltzen eta sinatzen ariko da, Sortaldean. - 20:30etik aurrera, Surf Film Zarautz jaialdiaren baitan, Homecoming eta The Heart & The Sea filmen emanaldia, Modelo aretoan. 22:30etik aurrera, Entre 2 mares, El gran lunes, 99 km eta This time tomorrow eskainiko dituzte. -  22:00etan Santa Maria la Real parrokian Josu Okiñenaren kontzertua, Zarauzko Udako XXV. Musikaldiaren baitan. -23:00etatik aurrera, Arraio irratiko ZarataZarautz saioko kideak, Arrano tabernako terrazan. Abuztuak 10, larunbata. - 12:00etan Zarautz Kantuan kantu-jira. Abuztuak 11, igandea. - 09:00 eta 11:00 bitatean, arrantza lehiaketa umeentzat, Zarautz eta Getaria artean. -11:00etan, Schola Cantorum abesbatza, Santa Klaran. -17:30ean, pilota jaialdia, Aritzbatalde pilotalekuan. - 19:30ean, Dixieland Band taldea Musika Plazan. Abuztuak 12, astelehena. - 20:00etan, Txiki Politeko Arratsaldeak: Syrah talde zarauztarra, taberna kanpoan. Eguraldi txarra eginez gero, barruan izango da. Abuztuak 13, asteartea. - 11:00etan, Turismo Bulegotik abiatuta Galtxogorrien Bila. - 19:00etan, XLIX. Patxi Zaporra Oroisariko esku pilota partidak, Frontoi Txikin. - 20:00etan, Txiki Politeko Arratsaldeak: Oliver Magoaren ikuskizuna taberna atarian. Eguraldi txarra eginez gero, barruan. Abuztuaren 14tik 16ra. Ama Birjinaren Jaiak. Abuztuaren 14tik 18ra. - 10:00-14:00 eta 16:00-21:00 artean, Nahia artisauen elkartearen azoka Lege Zaharren Enparantzan. Abuztuak 16, ostirala. - 18:00etatik 20:00etara. Tako Zarautz: argazkilarien begiradak ekimenaren baitan, Abar Aranburu argazkilaria bere lanak azaltzen eta sinatzen ariko da, Sortaldean. Abuztuak 17, larunbata. - 18:00etan, Eusko Tren Ligako Zarauzko V. Ikurriña Estropada. - 18:15ean, TKE Ligako Zarauzko XXXVI. Ikurriña estropada. - 20:30ean, ongizantzazko kontzertua Frantziskotarren elizan. Abuztuak 17, larunbata. - Egun osoan, Ekhiñe Eizagirre eta Ekaitz Sirventen aldeko sos bilketa festa. 11:00etan,  pala txapelketa Frontoi Txikian. 14:30ean herri bazkaria Putzuzulon. 16:00etan Ekhilore txapelketa. 18:00etan futbolin txapelketa. 20:30-21:00 afaria eta kontzertu akustikoak. Bazkaria 10 euro. Txapelketak 3 euro. Izen-ematea: Eguzki eta Arrano. Abuztuak 18, igandea. - 12:00etan, Eusko Tren Ligako Zarauzko V. Ikurriña Estropada. - 12:30ean, TKE Ligako Zarauzko XXXVI. Ikurriña estropada. - 19:30ean, Bide Batez taldearen kontzertua Musika Plazan. Abuztuak 19, astelehena. - 20:00etan, Txiki Politeko Arratsaldeak. Rafa Villafañaren kontzertua taberna atarian. Eguraldi txarrarekin, barruan. Abuztuaren 20a, asteartea. - 11:00etan, Turismo Bulegotik abiatuta Galtxagorrien Bila. - 20:00etan, Txiki Politeko Arratsaldeak: Unax Nogaren kontzertua taberna atarian. Eguraldi txarra eginez gero, barruan. Abuztuak 21, asteazkena. - 19:00etan, Amagoia Gurrutxagaren Zarauzko postalak. 1936ko gerra liburuaren aurkezpena, Sortaldean. Abuztuaren 21etik 25era. - Goizez eta arratsaldez, Liburu eta Diskoen XXX. Azoka, Munoa plazan. Abuztuak 22, osteguna. - 19:00etan, Beatriz Mirandaren Sin noticias de Dior liburuaren aurkezpena, Sortaldean. - Arratsaldean, moilan Kukaña izango da Moila Biziberritzen ekimenaren baitan. Abuztuaren 22tik 25era. - 11:00etan, Stock Azoka, malekoian. Murkilek antolatuta. Abuztuaren 23tik 24ra. - 15:00-21:00 bitartean Koadrilen arteko Euskalduna Taberna 3x3 Street Basket Zarautz Saskibaloi Txapelketa, Dama eta Borghetto artean. Abuztuaren 23tik 25era. - Egunean zehar, Ikastxiki Eskola Kirol Zirkuituko surf txapelketa, Desertu Txikiaren parean. Abuztuak 23, ostirala. - 09:00etatik aurrera, Lege Zaharren Enparantzan, Nekazaritza Biologikoaren Zarauzko XVII. Azoka. - 18:00etatik 20:00etara. Tako Zarautz: argazkilarien begiradak ekimenaren baitan, Gari Berasaluze bere lanak azaltzen eta sinatzen, Sortaldean. - 22:00etan, Kabesti Enblemble talderen kontzertua, parrokian. Zarauzko Udako XXV. Musikaldiaren barruan. Abuztuak 24, larunbata. - 19:00etan, Antoni Daimiel kazetariak El sueño de mi desvelo aurkeztuko du, Sortaldean. - 20:30ean, Las Dos De La Habana taldearen kontzertua, Sortaldean. Abuztuak 25, igandea. - Egun osoan, Euskaltel Euskal Herriko Gazte Surf Txapelketa. - 19:30ean, txalaparta emanaldia Hutsun taldearen eskutik, Musika Plazan. Abuztuak 27, asteartea. - 11:00etan, Turismo Bulegotik abiatuta Galtxagorrien Bila. - 20:00etan, Txiki Politeko Arratsaldeak: Txan Magoaren ikuskizuna taberna atarian. Eguraldi txarra eginez gero, barruan. Abuztuaren 28tik 30era. - Egunean zehar, Jardunaldi Gastronomikoak, Merkatu Plazan. Abuztuak 30, ostirala. - 17:00etan, Egin ezazu zure pastela sukaldaritza tailerra, Gaztelekuan. - 18:00etatik 20:00etara, Tako Zarautz: argazkilarien begiradak ekimenaren barruan, Saioa Cano bere lanak azaltzen eta sinatzen, Sortaldean. Abuztuaren 31etik irailaren 1era. - 10:00-14:00 eta 16:00-21:00 artean, Nahia artisauen elkartearen azoka Lege Zaharren Enparantzan. Irailaren 1etik 9ra. Euskal Astea. ZESTOA Abuztuak 10, larunbata. San Lorente auzoko jaiak. - 11:00etan, meza, bailarako hildakoen alde. - 12:00etan, haurrentzako entzierroa, Gorritiren zezenekin. Segidan, haurrentzako jolasak, Gorriti eta bere abereak, sokatira ezkonduak eta ezkongabeak. - Ondoren, bazkari herrikoia. Bazkalondoan, XII. San Lorente Saria zaldi lasterketa eta herri kirolak, asto-proba eta ahari-jokoa. Egunean zehar, Ane eta Jugatz trikitilariak ariko dira. Abuztuak 13, asteartea. - 22:00etan, XLII. Dinastia Etxabe pilota txapelketako final-laurdenak. Abuztuak 20, asteartea. - 22:00etan, Dinastia Etxabe pilota txapelketako finalerdiak. Abuztuak 22, osteguna. - 22:00etan, Dinastia Etxabe pilota txapelketako finalerdiak. Abuztuaren 22tik 25era. Garagardo festa, kiroldegiko aterpean. Danbolin-zulo. Abuztuak 22, osteguna. -18:00etan, herriko trikitilari eta trikitilari ohien kalejira. -21:00­etan, kantu afaria Aizpea eta Julianekin. -00:30ean, karaokea eta ondoren, Oier DJa.  Abuztuak 23, ostirala. 18:00etan, La Cigarra y el Grillo musika taldea. 19:30ean, Laranjadi txaranga. Abuztuak 24, larunbata. -14:00etan, bertso bazkaria. Bi bala bertso ikuskizuna, Aitzol Barandiaran, Iñaki Gurrutxaga eta Julen Goikoetxearekin. -19:30ean, Eider, Monik eta Leirerekin erromeria. Abuztuak 25, igandea. -12:30ean, tortilla lehiaketa (parte-hartzaileek etxean egindako tortillak aurkeztu behar dituzte). Ondoren, tortilla-jana. -16:30ean, karta-joko txapelketa (musa, eskoba, seiko urrea...). -19:00etan, Amamantzako Guapuek musika taldearen kontzertua. Abuztuak 24, larunbata. Zestoako VI. Slaloma, Estazioko industrialdean. Abuztuak 29, osteguna. Dinastia Etxabe Pilota Txapelketaren finalak, kiroldegiko frontoian. Abuztuak 30, ostirala. 19:30ean, Trapu Zaharrak taldearen Gezurtiak antzezlana. Abuztuak 31, larunbata. Gazte Eguna. Irailak 1, igandea. Edadetuen Eguna. Meza nagusia, omenaldia eta Idiakaitz Txistulari Taldearekin txistularien alardea. ZUMAIA Abuztuak 9, ostirala. Zumaiako Euskal Jai Eguna. Abuztuak 10, larunbata. - 07:00- 12:00 bitartean. Kabra eta Dontzeila Lehiaketa. - 14:30etik 17:15era, Arrain Txikien XXXIX. Arrantza Lehieketa. - 17:30ean, emakumeen eskubaloi partida kiroldegian. - 17:30ean, Urola ibaiaren XXXVII. Igoera-jaitsiera piraguan, Euskadiko XV. Kopa. -18:00etan, Bera Bera-Leon emakumezkoen eskubaloi partida, Lubakin. -22:00etan, Musika Jaialdiaren baitan Iñaki Salvador eta AInara Ortegaren eskutik Cine para dos y un terron de Jazz, Aita Mari aretoan. Sarrera doan. Abuztuak 11, igandea. 20:00etan, Musika Jaialdian, Mari kalean (euria eginez gero Komentuan) gospel musika,  The Sey Sisters taldearen eskutik. Abuztuak 14, asteazkena. - 20:00etan, Kike Biguriren bakarrizketa, Itzurun tabernan. - 23:00etan, Antonio Lizana de Viento taldearen kontzertua, plazan. Abuztuak 15, osteguna. - 09:00etan hasita Zumaiako Kaleko Pintura Lehiaketa. Abuztuak 17, larunbata. Koadrila Eguna. - 09:00etan, Goitibehera Jaitsiera. - Egunean zehar, ekitaldiak. - 15:00etan, ogitarteko jan herrikoia. Postrea egongo da. - 18:00etan, haurrentzat berbena Panpin Berdea taldearekin. - 19:30ean, Amaia Plazan Dardara Fest jaialdia: Mix6t, Esklabos del Gobierno, Itaka eta Mage Against The Ranchine. Abuztuaren 23tik 28ra. Oikia auzoko San Bartolome jaiak. - Abuztuak 23, ostirala. 19:00etan festei hasiera emateko txupinazoa eta bertso poteoa. 23:00etan Fan&Go taldearekin erromeria. - Abuztuak 24, larunbata, San Bartolome eguna. 11:00etan meza nagusia. Ondoren, pilota partida bertako gazteen artean eta txakolin dastaketa. 18:00­etan asto proba. 23:00etan Kupela taldearekin erromeria. - Abuztuak 25, igandea. 11:00etan meza. Ondoren pilota partidak: Etxabe I- Etxabe II/Larrañaga-Agirre eta Huizi-Arruti/ Santxo II-Landa. Tartean, herriko edadetuei omenaldia. 14:00­etan, herriko edadetuen bazkaria, Muniosoron. 18:00etan, herri kirol jaialdia. Ondoren, idi dema erakustaldia, Pako Astigarraga eta Etxetxoren idi parearekin. 22:30ean, Izer eta Alabierrekin erromeria. - Abuztuak 27, asteartea. 11:00etan, umeentzat eskulan tailerrak eta ondoren ur jolasak. 16:30ean, VII. Karrikotxe Jaitsiera. 18:00etan Patxin eta Potxin pailazoen ikuskizuna. 20:00­etan, frontoian afaria norberak eramanda, DJonek alaituta. 23:00etan, Iseka eta eMePebo5t taldeen kontzertuak. - Abuztuak 28, asteazkena. San Agustinix. 11:00etan, meza. Eguerdian, Patata Tortilla Lehiaketa. 14:30ean herri bazkaria sagardotegi erara eta erromeria Ostolaza eta Narbaizarekin. Arratsaldean, bertako baserrietako sagardoaren dastaketa eta Inpernupeko Joareak. 22:30ean, Ezten Giro taldearekin erromeria. Gauerdian Eskubeltz Piroteknix. Ondoren, erromeria. Abuztuak 31, larunbata. - 18:00etan, Eusebio Gurrutxaga Plazan eta Odieta inguruan Zirku Tailerra haurrentzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide