Azpeitian haurrentzako jolaserako aukera zabaldu dute

Nerea Uranga 2013ko abuztuaren 8a

Azken hilabeteetan Azpeitian haurrentzako jolaserako hainbat toki eraberritu eta berriak egin dituzte. Uztailaren bukaeran bi haur parke berri estreinatu zituen udalak. Batetik, Etxebeltz-Izarra auzogune berrian haur parke berria uztailaren 29tik erabilgarri dago. Bertako bizilagunek egindako eskaerari erantzun dio udalak. Bestetik, Alde Zaharra biziberritzeko ahaleginean Done Jakue kaleko lehengo haur parkea eraberritu egin dute, jolas berriak jarriz. Lehen parkea zenaren arteko zatia bukatu dute eta joan den hilaren bukaeratik haurrek jolasean ibiltzeko aukera dute bertan. Bigarren zatia, Frontoi Txikira artekoa, haur txikiagoentzako jolasekin atonduko dute. Baina, zati horretako lanak irailean hasiko dituztela jakinarazi dute Azpeitiko Udaletik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide