Hondarribin, Santurtzin eta Pasaian jokatuko dituzte estropadak asteburuan

Urola Kostako Hitza 2013ko abuztuaren 8a

Aurrera doa arraun denboraldia, eta asteburu honetan ere hainbat estropada jokatuko dute eskualdeko arraunlariek. Larunbatean, esaterako, Hondarribiko XXVI. Bandera jokatuko dute. 18:00etan hasiko da TKE ligako saioa. Igandean, berriz, Pasai San Pedron ariko dira gizonezkoak, 12:00etatik aurrera. Emakumezkoek ere igandean jokatuko dute norgehiagoka San Pedron, Euskotren ligaren barruan. Euskotren II. Banderagatik borrokatuko dute, eta lehenengo aldiz bi ziaboga izango dituzte osatu beharreko ibilbidean. Zumaiarrak denboraldi honetako estropada batean (Argazkia: TKE liga) KAE1 mailari dagokionez, larunbatean egingo dute arraunean, Santurtzin. 18:00etan hasiko dute lehia. Ikusi egutegia eta sailkapenak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide