Iazko omenaldian Bilduko ordezkariek ere hartu zuten parte (Aiora Larrañaga/Hitza)
ETAk 2000. urteko abuztuaren 8an hil zuen Zumaiako enpresaburua, eta urtero bezala, gogoan izango dute hilketaren urteurrenean. Zumaiako Korta industrialdean, bere enpresaren aurrean egingo dute ekitaldia. Joxe Mari Kortak 52 urte zituen, eta auto azpian bonba itsatsia jarrita hil zuen ETAk. Korta bere enpresatik gertu zegoen bonba lehertu zenean. Adegi Gipuzkoako Enpresarien Elkarteko presidentea zen.