Nafarroako artisau bat, gazta ematen haurrei, Kale Nagusiko postuan. Amaia Ventas
Gazta, estia, marmelada, txokolatea, opilak, ogia, fruitu lehor garrapiñatuak, txerrikiak, egurrezko gailuak. Guztiak Nafarroako Artisau Produktuen elkarteko kideek eskuz egindako produktuak. Horiek eta gehiago dituzte salgai Musika plazan zein Kale Nagusian jarri dituzten dozenaka postuetan. Jendetza gerturatu da bertara.