Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko alkateak hainbat adierazpen egin du, Corrugados Azpeitiaren itxieraren aurrean. Atzo jaso zuten oraindik kaleratzeke zeuden langileek kaleratze gutuna, eta Etxeberria argi mintzatu da Euskadi Irratian: "300 familia kalean uzteak eragin bortitza izango du herrian; merkataritzan, kalean, gizartean... eragina izango du". Twitter bidez adierazpen gehiago egin du: "Gallardo Taldeak espekulatzea badu helburu, langileak estafatuz, gure indar guztietakin galerazten saiatuko gara. Eta itxiera bera arraroa eta usain txarrekoa da. Langileak kaleratu eta aldi berean, instalazioekin geratu. Espekulatzeko? Merkeago saltzeko...". "Kaleratzeen arduradunak izen-abizenak ditu: Gallardo Taldea. Orain hilabete gutxi enpresa bideragarria zuen, bat-batean iritzia aldatu dute eta itxi". Elkartasun mezua ere bidali du: "Elkartasuna bihar kaleratuko dituzten Corrugados Lasaoko 38 langileei. Elkartasuna Corrugadoseko langileei, orain eta aurretik kaleratuei", idatzi du.