Musika izango da Arrano atarian bihar eta etzi

Urola Kostako Hitza 2013ko abuztuaren 7a

Arranopola Kultur Elkarteak antolatuta, musika izango da bihar zein etzi Arrano tabernaren atarian. Bihar Oianone eta Arrutiko Intxaurrak bakarlariak jardungo dute terraza girotzen, 20:30etik aurrera. Ostiralean, berriz, Arraio irratiko Zaratazarautz irratsaioko kideek doinu «narratzak, azkarrak, melodikoak, eta agian, baladaren bat» eskainiko dute. 23:00etan hasiko dute saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide