Dagoeneko aurkez daitezke Zarauzko Euskal Jaietarako karrozak

Getariako Hitza 2013ko abuztuaren 6a

Zarauzko Udaleko Kultura sailak, irailaren 9an Euskal Jai egunean aterako dituzten diren karrozak diruz laguntzeko  lehiaketa antolatu du.

Parte hartzeko ezinbesteko baldintza izango da zarauztarra izatea: bertan sortutakoa edota gaur egun bertan erroldatutakoa. Parte-hartzaile bakoitozak karroza-proiektu bat aurkeztu ahal izango du. Proiektuaren azalpena euskaraz aurkeztu beharko da. Nahi izanez gero, euskara hutsean, eta nahi izanez gero euskaraz eta gaztelaniaz. Proiektuarekin batera, parte-hartzailearen datuak eta harremanetarako telefonoa aurkeztu beharko dira gutunazal itxi batean. Abuztuaren 21a baino lehen egin beharko da hori guztia, 15:00ak arte.

Proiektuak aurkezteko modua:

· Posta elektronikoz: kulturazarautz@gmail.com helbidera bidalita.

· Posta arruntez: Kultura Saila · Euskal Jai Eguneko Karroza Lehiaketa.

Sanz Enea kultur etxea · Nafarroa kalea 22 · 20800 Zarautz

· Kultura Sailaren bulegoetan bertan entregatuta.

Epaimahaiak abuztuaren 23an jakinaraziko du epaia. Karrozen lehiaketa honetarako 1.000 euroko diru laguntza banatuko du Kultura sailak, modu honetan banatuta:

· Lehen saria: 500 euro.

· Bigarren saria: 300 euro.

· Gainerako parte-hartzaileen artean kalitatezko proiekturik ikusiz gero, beste 200 euro  banatzea proposatu dezake epaimahaiak. Hala ez bada, bigarren saria ere 500 eurokoa izatea erabaki dezake epaimahaiak. Saritzen dituzten karrozak Euskal Jai egunean Musika Plazan eta Lege Zaharren Enparantzan ikusgai egon beharko dute, abuztuaren 27a baino lehen sariari berariaz uko egin ezean behintzat.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide