Cisco Araña surflari brasildarrak itsuek surfean egin ahal izateko taula eta irakasteko sistema bat sortu ditu, eta Aitor Frantzesena Gallo harekin egon zen Donostian, aurkezpenean. «Halako pertsona gutxi dago munduan. Inongo interes eta irabazirik gabe urritasuna dugunoi laguntzeko prest dago». Horregatik harekin egon ahal izatea «zorte handia» izan da Gallorentzat. «Asko eskertzen diot egin duen lana». Taula egokituak hainbat berezitasun du. Kolore urdin fluoreszentez eginda dago, itsu batzuk argitasun pixka bat ikusteko gai baitira. Horrez gain, hainbat goma du erdigunean eta alboetan, erabiltzaileak gorputza eta eskuak non jarri jakin dezan. Era berean, bi muturretan kaxa modukoak ditu, bola batzuekin. Horiek mugitzean soinua egiten du.