Igande arratsaldeak Aiako probalekuan Gipuzkoako Taldekako Giza Proba Txapelketako finala jokatu zen eta Orioko Heldu taldeak irabazi zuen norgehiagoka 86 plaza eta 2.17metro eginda. Jendetza bildu zen Aiako probalekuan herri kirol jaialdia zuzenean jarraitzeko eta 950 kiloko harriarekin 30 minutuko saioa egin zuen talde bakoitzak bi txandatan banatuta.
SAILKAPENA
1-
Orio 86 plaza eta 2.17metro
2-
Berrobi 82 plaza, 4 zinta eta 2.30metro
3-
Aitzondo 82 plaza, 2 zinta eta metro bat.
4-
Urretxu 79 plaza, zinta bat eta 0.96metro