Sahararen Aldeko Eguna ari dira ospatzen Zestoan

Zestoako Hitza 2013ko abuztuaren 3a

Darahli Elkarteak antolatuta, Sahararen Aldeko Eguna ari dira ospatzen Zestoan. Oporrak bakean egitasmoaren baitan Mendebaldeko Saharatik Euskal Herrira etorri diren umeei harrera egin diete udaletxean, goiza jolas artean pasa ondoren. Antolatzaileek gogoratu dute osasuna eta elikadura hobetzeko asmoz izango direla bi hilabetez Euskal Herrian; "berotik ihes egiteko ere balio du hemengo oporraldiak", adierazi dute. Umeei harrera egin ondoren, Saharako bandera erraldoi bat eskegi dute udaletxeko balkoitik. Gainera, haima bat jarri dute plazan, eta han izan dira tea hartzen. Hemen goizeko argazkiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide