23 taldek hartu dute parte VI. Bakailao Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2013ko abuztuaren 1a

Irabazleak, gaur eguerdian (Nerea Uranga/Hitza) Aurten, San Inazio bigarrenez bakailao txapelketaren seigarren edizioa jokatu da, herriko plazan, Haujijijai batzordeak antolatuta. 23 bi laguneko edo hiru laguneko taldeek hartu dute parte lehiaketan. Egin beharreko lana kilo bat bakailao pil-pil erara prestatzea izan da, horretarako 40 minutu zituztela. Aurkezle lanetan, Koldo Aldalur aritu da eta epaimahaikideak Aizarnako Aranburu nekazaletxeko Jose Angel Uzkudun Anbu, Edurne Aizpuru, J. Bereziartua Gaztaña eta Iñaki Arriya izan dira. Bakailao txapelketa Mila Bergara, Nekane Urrestilla eta Ruben Sanzek osatutako taldeak irabazi du, Kiruri jatetxean lau lagunentzako otordua lortuz. Haien atzetik, bigarren Aritz Aizpitartek eta Aritz Berasategik egin dute; hirugarren, berriz, Eñaut Bilbao, Josu Sorazu eta Jon Aizpuru gelditu dira. Txapelketan parte hartu duten elkarteen artean onena Oilagorra soziedadeko Aritz eta Iraitz Segurola izan dira. Hala, txapelketako egurrezko goilara Oilagorra elkartean edukiko dute urtebetez. Ondoren, bakailao lehiaketan prestatutakoarekin herri bazkaria antolatu dute berdura plazan. 120 lagun inguru bildu da bazkaltzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide