San Donato eta San Lorentzo jaiak ospatuko dituzte aiarrek bihartik aurrera

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko abuztuaren 2a

Iazko festetako irudi bat (O.L.A./Hitza) Larunbat arratsalde honetan hasita, astebetez San Donato eta San Lorentzo jaiak ospatuko dituzte Aian. Ez dira faltako haurrentzat jolasak, lehiaketak, herri bazkari eta afariak, dantzaldi eta erromeriak. Eta antolatzaileek festara gonbidatu dituzte herritarrak. Abuztuaren 3a, larunbata. - 17:30ean, XXII. Pala Txapelketako finalak. - 19:30ean, Bertso Triki Poteoa. - 21:30ean, afaria egingo dute frontoian. Koadrila bakoitzak bereizgarri bat eraman beharko du. - Ondoren, erromeria. - Goizaldean, aulki jokoa. Abuztuaren 4a, igandea. - 09:30etik, 11:00etara Aiako Bolo Txapelketa jokatuko da federatuentzat eta herritarrentzat. - 12:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara, eskulanen erakusketa Goiz Argin. - 10:00etatik 13:30era, Usokume tiraketako lehen txanda. - 12:0etan, Arraza guztietako Artzai Txakurren Gipuzkoako Lehiaketa. - 16:00etatik 18:00etara, Usokume tiraketako bigarren txanda. - 18:00etan, Herri Kirol Jaialdia. Gipuzkoako Giza Proba Txapelketako finala. Abuztuaren 6a, asteartea. - 16:00etan, ping-pong txapelketa. - 19:00etan, jaiei hasiera emango diete txupinazoarekin. - Ondoren, kalejira herriko kaletan zehar, buruhandi eta trikitilariekin. - 21:30ean, herri afaria. Izer, Alabier eta Lutxurdio trikitilariek alaituko dute hitzordua. Abuztuaren 7a, asteazkena. - 08:30ean, diana herriko txistularien eskutik. - 10:30ean, meza nagusia. - Ondoren, XXXV. Pilota Txapelketaren finalak. - 16:00etan, Mus Txapelketa. - 17:00etatik 19:30era, haurrentzat jokoak Gaztelekuko kideen eskutik. - 19:30ean, kalejira buruhandi eta trikitilariekin. - 22:00etan, Bertso Jaialdia. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Xabi Paia, Amets Arzallus, Iker Zubeldia eta Arkaitz Estiballes trikitilariek parte hartuko dute eta Sebastian Lizaso izango da gai jartzailea. - 24:00etan, erromeria Unsain anaiekin. Abuztuaren 8a, osteguna, Umeen Eguna. - 08:30ean, diana herriko txistularien eskutik. - 11:00etan, herriko txikienentzat Txirrindulari Lasterketa eta haur jolasak. - 17:00etan, Poxpolo ta Konpania pailazoen emanaldia. - Ondoren, Gorriti eta bere animaliak. - Jarraian, kalejira herriko kaletan barrena buruhandi eta trikitilarien laguntzaz. - 20:30etik 21:30era, Egan musika taldearekin dantzaldia. - 22:30ean, Aian kantuz-kantari herritarren kantu emanaldia. - Ondoren, goiz aldera arte Egan musika taldearekin dantzaldia. Abuztuaren 9a, ostirala. - 08:30ean, diana herriko txistulariekin. - 11:30etik aurrera, Toka Txapelketa irekia jokatuko da eta ondoren sardin jana egingo dute. - 16:00etatik 19:30era, kalejira buruhandiekin. - 24:00etan, jaietako karroza. - Ondoren, Abina DJ-arekin dantzaldia. Abuztuaren 10a, larunbata, San Lorentzo eguna. - 08:30ean, diana herriko txistularien eskutik. - 11:00etan, meza nagusia. - 12:00etan, pilota partidak. Lau terdian Mitxelena Oronozen aurka arituko da eta eskuz binaka, Mikel Goñi eta Garmendia, Chafe eta Altunaren aurka. - Ondoren, adinekoentzat bazkaria. - 17:30etik aurrera, herri kirol jaialdia. Euskadiko 3. mailako Aizkora Kanporaketa jokatuko da eta ondoren harri-jasotzaileek erakusketa egingo dute. - 22:30ean, erromeria Ainara, Xabi eta Galdox trikitilariekin. - 23:00etan, su-ziri jaialdia. - 01:00ak arte, traka erre bitartean erromeria Ainara, Xabi eta Galdox trikitilariekin. - Ondoren, Xabi Arostegi DJ oriotarraren saioa jaiei amaiera emateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide