Abian da Patxi Zaporraren omenezko binakako pelota txapelketa, Zarautzen

Zarauzko Hitza 2013ko abuztuaren 2a

Abian da Patxi Zaporraren oroimenezko XLIX. Binakako Pelota Txapelketa. Atzo abiatu zituzten aurre kanporaketak eta abuztuaren 13ra arte iraungo du probak; egun horretan jokatuko dute finala. Aurten hamar bikote lehiatuko dira norgehiagokan. Ohi bezala, partidak Frontoi Txikin izango dira, 19:00etatik aurrera. Eguraldi txarra eginez gero, ordea, Zinema pilotalekuan jokatuko da txapelketa. Aurreko urteetako txapelketako partida bat (Xabi Aizpurua Ugarte/Hitza) Gaur bi partida jokatuko dituzte. Batetik Xabier Andreu azkoitiarrak eta Iñigo Irureta beasaindarrak Iñaki Esnal eta Eneko Aizpitarte hernaniarren kontra neurtuko dituzte indarrak. Bestetik, Usurbilgo Enrike Huici eta Pasaiako Irazustabarrena atzo lehenbiziko aurrekanporaketan sailkatu zen bikotearekin leihatuko dira. Egunkari hau ixterako oraindik ez zen irabazlea zehaztu. Ioritz SanSebastian hernaniarra eta Antiguako Aitzol Fernandez Jon Oreja eta Haritz Zuazua arrasatearren aurka aritu ziren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide