Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira euskaraz idatzitako lanak, jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak.
Literatura lehiaketan parte hartzeko lanek euskaraz idatziak, originalak eta beste inon argitaratu gabeak izan beharko dute. Gaiari dagokionean, gaia librea izango da eta ipuinek gutxienez 6 orrialde izan beharko dituzte eta gehienez 15 orrialde.
Lehen saridunak 3.000 euro jasoko ditu; bigarren sarituak 1.500 euro eta Zumaiako lanik onenari 1.000 emango diote.
Egilearen izena ezkutuan
Idazlanak onartuak izateko izenburua soilik eraman beharko dute agerian eta idazlearen izena ezingo da aipatu. Idazlanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztu beharko da; kanpoko aldean ipuinaren izena zehaztuko du eta barruan, egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa, sinadura eta NAN agiriaren fotokopia.
Lanak Zumaiaio Udaleko Euskara Zerbitzura bidali beharko dira, Foruen Enparantza 1, 20750 helbidera. Gutunazalean Julene Azpeitia Ipuin Lehiaketari erreferentzia egin beharko zaio.