Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
- Abuztuak 2: Aziza Brahim abeslari saharraren kontzertua, bere azken lana aurkezteko. Sortaldean, 20:30etik aurrera.
- Abuztuak 8, osteguna: Haurrentzako marrazki txokoa, Sortaldean. Egindako marrazkiak Saharako errefuxiatuen kanpamenduetaraa bidaliko dira, uda Zarautzen igaroko duten haurrekin batera. Marrazki bakoitzeko su bola bat oparituko zaie haurren gurasoei.
- Abuztuak 15, astelehena:
- 16:00. Ekimenari hasiera emango diote, Sortaldearen kanpoaldean. Besteak beste, Saharako musika egongo da eta baita tea eta bertako produktuak dastatzeko aukera ere.
- 21:30. Su bolak banatuko dituzte, txartelen truke.
- 23:00. Desioak sutan Sahararentzat ekimenaren hasiera. Ehunka su bola botako dira zerura, Sahararentzat desioak eskatuz.
Aurten Saharako zazpi haurrek igaroko dute uda herrian. Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban, guztira, 320 umek.