http://youtu.be/gRhKlx_vJos
Ikuskizuna eta elkartasuna uztartuko dituen ekimena antolatu dute Zarauzko Udalak, Saharautz elkarteak eta Euskal Fondoak abuztuaren 15erako, Ama Birjinaren Egunerako. Su artifizialik ez da izango aurten, baina Zarauzko zerua suzko bolez josiko da. Euro batean salduko dituzte horiek eta herritarrek hegan jarriko dituzte hilaren 15ean 23:00etatik aurrera, malekoian. Zarauztarrek ere Sahara "bihotzean" dutela adierazteko, 2.000 "desio" aireratuko dituzte hala, 40 urte erbestean daramatzan herriak izarrak ikustean Euskal Herritik heldu zaien elkartasuna senti dezan.
Dagoeneko salgai daude su bolak. Zarauzko Udaleko Kultura sailean (Sanz Enea), Turismo Bulegoan zein Sortaldea kultur eremuan eskuratu ahalko dira aurrez. Egunean bertan ere izango da horiek erosteko aukera 21:30etik aurrera. Irabaziak Saharautzentzat izango dira. Bestalde, egun horretako irudiak luzaroan gogoratzeko, argazki eta bideo lehiaketa antolatu dute. Ekimenaren argazki onena ateratzen duenak Tako Zarautz erakusketako bost lan aukeratu ahalko ditu sari gisa. Bideo onenaren egileak, berriz, Ipad mini bat jasoko du. Horrez gain, parte-hartzaile guztien artean Juan Luis Mendizabal
Mendi pintorearen koadro bat zozkatuko dute.
Gari Berasaluze Herrien arteko elkartasun zinegotzia, Xabier Euzkitze Saharautzeko lehendakaria eta Euskal Fondoko Itziar Iturri, Saharako haurrekin. Amaia Ventas
Halaber, egitarau zabala antolatu dute Saharari elkartasuna adierazteko. Hona hemen ekitaldi zerrenda:
- Abuztuak 2, ostirala: Aziza Brahim abeslari saharraren kontzertua, bere azken lana aurkezteko. Sortaldean, 20:30etik aurrera.
- Abuztuak 8, osteguna: Haurrentzako marrazki txokoa, Sortaldean. Egindako marrazkiak Saharako errefuxiatuen kanpamenduetaraa bidaliko dira, uda Zarautzen igaroko duten haurrekin batera. Marrazki bakoitzeko su bola bat oparituko zaie haurren gurasoei.
- Abuztuak 15, astelehena:
- 16:00. Ekimenari hasiera emango diote, Sortaldearen kanpoaldean. Besteak beste, Saharako musika egongo da eta baita tea eta bertako produktuak dastatzeko aukera ere.
- 21:30. Su bolak banatuko dituzte, txartelen truke.
- 23:00.
Desioak sutan Sahararentzat ekimenaren hasiera. Ehunka su bola botako dira zerura, Sahararentzat desioak eskatuz.
Aurten Saharako zazpi haurrek igaroko dute uda herrian. Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban, guztira, 320 umek.