Zumaia eta Kaiku nagusitu dira Euskadiko Traineru Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2013ko uztailaren 31

[Berria.info] Faboritoa zen, eta ez du huts egin. Kaikuk irabazi du gaur Euskadiko Txapelketa gizonezkoetan, Lekeition (Bizkaia). Sestaoko taldeak 19,48,06ko denbora egin du. Urdaibai sailkatu da bigarren (19.55,80), Portugalete hirugarren (19.56,34), Hondarribia laugarren (20.05,80), Orio bosgarren (20.17,15), San Pedro seigarren (20.23,50), San Juan zazpigarren (20.24,62) eta Santurtzi zortzigarren (20.40,01). Kaikuk bigarren urtez jarrian irabazi du bandera, laugarren aldiz azken bost urteetan. Emakumezkoetan ere pronostikoak bete dira, eta Zumaiarentzat izan da garaipena (11.02,42). San Juan izan da bigarren (11.16,28), Hibaika hirugarren (11.21) eta Orio laugarren (11.39,91).
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide