Mendebaldeko Saharako haurrekin asteburua: egitaraua

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko uztailaren 31

Abuztuaren 2an, Zumaian
  • Egun osoan zehar Zumaiako Itzurun hondartzan izango dira. Bazkaldu eta afaldu ere bertan egingo dute.
  • Arratsaldean jolasak egingo dituzte Saharako haurrek eta bertakoek elkarrekin jolastu dezaten.
  • Gaua Lasturgo aterpetxean igaroko dute Saharako haurrek.
Abuztuaren 3an, larunbata, Zestoan
  • 11:00etan Iraetako Futbol Zelaian jolasak egingo dituzte.
  • 13:00etan Zestoako udaletxean harrera egingo diete Mendebaldeko Saharako haurrei. Haima jarriko dute eta hiru bandera igoko dituzte.
  • 14:30ean bazkari herrikoia izango da plazan.
  • 16:30etik 20:30era puzgarriak eta ume jolasak egingo dituzte Laranjadi plazan.
  • 19:30ean Saharako musika talde batek kontzertua emango du.
Abuztuaren 4an, igandea, Lasturren
  • Goiz partean Lastur inguruan mendi buelta egingo dute.
  • Eguerdian bazkaria egingo dute Lasturren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide