BIDEOA: Ander Hormazuri, zirriborroak artelan

Baleike 2013ko uztailaren 30a

http://youtu.be/68qttiXRVRA

Biluzik jarri dio izenburua erakusketari (Oxford aretoan, abuztuaren 15era arte), sortze prozesuan normalean artistaren lantokian, ezkutuan, gelditzen diren zirriborroak ekarri baititu oraingoan plazara. “Normalean erakusten ditugun margolanak amaiera baten prozesua baino ez dira; aurretik dozenaka zirriborro egiten ditugu gaiaren inguruan, eta bat aukeratu, edo bat ere ez… Benetako sortze lana zirriborro horietan dago”, azaldu digu Ander Hormazurik. Zirroborro horietatik sorta bat aukeratu eta erakusketarako prestatu ditu. “Gai berberaren inguruan –argi-itzalaren portaera forma geometrikoetan– zenbat aldaera egin daitezkeen ikus daiteke erakusketan”. Aukera bikaina margolanen atzean dagoenaz jabetzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide