Austriako Linz herrian jokatu da asteburuan 23 urtez azpikoen munduko txapelketa eta Espainiako taldearekin aritu da Orio Arraunketa Elkarteko Imanol Garmendia, Alvaro Romero, Jose Gomez-Feria eta Patricio Rojasekin batera. Lemazainik gabeko laukoan jokatu du oriotarrak eta podiumetik gertu, laugarren postuan sailkatu da. Italiak lortu du urrezko domina, Britainia Handiak zilarrezkoa eta frantziarrek brontzezkoa. Azken hauek bukaeran gainditu zuten Garmendiaren ontzia eta 28 ehuneneko aurretik baino ez ziren iritsi.
Aisialdi zerbitzua
Imanol Garmendiak Orioko Arraunetxen egiten ditu hainbat prestaketa lan, baina aisialdirako bidea ere erraztu nahi dute han. Aisialdi zerbitzua erraztu nahian, beren ontziak han gorde eta handik uretaratu nahi dutenekin gaiari buruz hitz egin nahi dute arduradunek. Abuztuaren 5erako jarri dute hitzordua interesatuentzat, 12:00etan Arraunetxen bertan.