Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uztailak 30, San Inazio bezpera11:00. Hamaiketakoa, plazako txosnan.
12:00. Txupinazoa, udaletxeko balkoitik. Udal arduradun politikoez gainera, Jesus Ruiz de Argandoña Keuttin-ek Ilunpe Pilota Elkartean 30 urtez lanean jarduteagatik eta Azpeitian sagardo txapelketa antolatzen hasi ziren Juanito Lazkanok, javier Garatek eta Jose Luis Goenagak hartuko dute parte. Segidan, Azpeitiko musika bandak, Izarraitz txistulari taldeak, Biasteriko dultzaineroek eta erraldoi eta buruhandiek kalejira hasiko dute.
12:00. Arratsaldean toreatuko dituzten Celestino Cuadri (Huelva, Andaluzia, Espainia) ganadutegiko zezenen aukeraketa, zezen-plazan. 12:05. Marea Arrosaren kalejira, kaleetan. p15:00. Herri bazkaria, herriko plazan. Bazkalostean, lagunarteko jolasak. p15:00. Standa Banda haurrentzako jaialdia, Olazko Andre Mariaren plazan.
18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean. Zezen Beltzek antolatuta.
18:00. Zezenketa. Uceda Leal, Javier Castaño eta Ruben Pinar toreatzaileak. Celestino Cuadri (Huelva, Andaluzia, Espainia) ganadutegiko zezenak. Azpeitiko Zezenzale Batzordeak antolatuta.
19:00. Gau Erdi txarangaren kalejira.
19:00. Meza eta bederatziurrena, Loiolako basilikan. Julian Barrenetxea eta Parrokiako abesbatzek abestuta, Jaime Amenabar ariko da zuzendari eta Itziar Urbieta organu-jotzaile.
20:00. Gau Erdi txaranga, zezen-plazatik irtenda.
22:00. Skasti taldearen kontzertua, txosnetan. p23:00. Zaragozana su-etxearen su festak.
23:30. The Sparteens, herriko plazan.
23:30. Patxi eta konpainiarekin erromeria, Olazko Andre Mariaren plazan.
02:00. Erromeria, txosnetan.
Uztailak 31, San Inazio eguna 09:00. Musika bandaren, Biasteriko dultzaineroen eta Izarraitz txistulari taldearen goiz eresia.
10:10. Udalbatza udaletxetik parrokiara joango da.
10:30. Prozesioa, parrokia aurretik irtenda.
11:00. Meza, parrokian. Parrokiko eta Julian Barrenetxea abesbatzek abestuta, Jaime Amenabar zuzendari dela. Organu-jotzaile Mikel Arenas izango da.
12:00. Arratsaldeko zezenketarako Palha (Portugal) ganadutegiko zezenen aukeraketa, zezen-plazan.
12:00. Urolatarrak txarangarekin txomingeroen kalejira.
12:30. Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera. Zezen Beltz taldeak antolatuta.
13:00. Azpeitiko Musika Bandaren kontzertua, Sanagustin kulturgunean.
14:30. Txomingero bazkaria, Erdikalean. Ondoren, jolasak.
17:30. Haur parkea, herriko plazan.
18:00. Zezenketa, zezen-plazan. Manuel Escribano, Alberto Aguilar eta Paco Ureña toreatzaileek, Palha (Portugal) ganadutegiko zezenekin. Azpeitiko Zezenzale Batzordeak antolatuta.
18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean. Zezen Beltz taldeak antolatuta.
19:00. Oria txarangaren kalejira.
22:00. Friday’s Crew taldearen kontzertua, txosnetan. Ondoren, Ernairen ekitaldia.
22:00. Astondoa su-etxearen su festak.
22:30. Esku pilota partida profesionalak, Izarraitz pilotalekuan. Olaizola I.a eta Apraiz Retegi II.aren eta Peñagarikanoren kontra aurrena. Ondoren, Olaizola II.a eta Begino Irujoren eta Zubietaren kontra.
23:30. Bongo Botrako taldearen kontzertua, herriko plazan.
23:30. Obaneuke taldearen emanaldia, Olazko Andre Mariaren plazan. p02:00. Garilak 26 taldea, txosnetan.
Abuztuak 1, San Inazio bigarrena09:00. Musika Bandaren, Izarraitz Txistulari Taldearen eta Biasteriko dultzaineroen goiz eresia.
10:00. Euskal preso politikoen aldeko elkarretaratzea, Loiolan. Etxeratek deituta.
10:15. Udalbatzak ongietorria egingo die Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko agintariei. Udaletxean.
11:00. Meza, Loiolako basilikan. Donostiako gotzaiak eta herriko apaizek emanda. Azpeitiko Parrokiako eta Julian Barrenetxea abesbatzek abestuko dute, Jaime Amenabarrek zuzenduta. Organo-jotzaile Jose Luis Frantzesena ariko da.
11:00. V. Bakailao Txapelketa, plazan.
12:00. Arratsaldean toreatuko dituzten Pedraza de Yeltes ganadutegiko zezenen aukeraketa, zezen-plazan.
12:30. Entzierro txikia Elizkaletik Done Jakue kalera.
14:30. Bazkaria, azoka plazan.
16:30. Mus txapelketa, Sanagustin kulturgunean.
17:30. Euskal dantzak Patxi Perezekin, plazan.
18:00. Zezenketa, zezen-plazan. Pedraza de Yeltes ganadutegiko zezenak toreatuko dituzte Manuel Jesus El Cid, Ivan Fandiño eta David Mora toreatzaileek.
18:45. Emakumeok plazara ekimena, Alde Zaharrean.
18:45. Los Pasai txarangaren kalejira.
22:00. Play Back txapelketa, txosnagunean.
23:30. Gatibu taldearen kontzertua, herriko plazan.
02:00. Dantzaldiren erromeria, txosnagunean.
Abuztuak 2, ostirala06:00. Incansables txaranga.
07:00. Zezena, Done Jakue kalean.
08:30. Gaupaseroen argazkia, plazan eta suziri eta danbatekoekin jaiak bukatuko dira.