Azpeitiko Umeen Egunean Txantrea eta Errotxapeako erraldoiak izan dira dantzari onenak

Nerea Uranga 2013ko uztailaren 29a

Atzo, igandea (uztailak 28), Umeen Eguna ospatu zen Azpeitian. Erraldoien desfilean hamalau herritakoek hartu zuten parte, baina gero plazan jokatu zen erraldoien dantza txapelketan taldeka Txantreako erraldoiek irabazi zuten 600 euroko saria. Bakarkako saioan Errotxapeakoa izan zen dantzari onena eta 300 euroko saria jaso zuen. Ondoren, Haujijijai batzordeak antolatuta haurren Marea Arroxa egin zen. 200 lagun bildu ziren Berdura Plazan bazkaltzeko eta segidan jolasak eta kalejira egin zituzten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide