Oihana Goenaga Espainiako igeri txapelketan urrezko domina lortuta (Izarraitz IE)
Espainiako igeriketa txapelketan
emaitza ikusgarriak lortu dituzte Azpeitiko
Izarraitz Igeri Elkartekoek. XXXV. Espainiako Infantilen Udako Txapelketa joan den astean jokatu zen, uztailaren 23tik 26ra artean, Pontevedrako (Galizia), Rias Do Sur igerilekuan. Izarraitzeko Pablo Etxeberria (1997), Jon Aizpuru (1998), Oihana Goenaga (1999), Maialen Aizpuru (2000), Eva Astigarraga (2000) eta Aiora Beristainek (2000) hartu dute bertan. Oihana Goenagak eta Jon Aizpuruk emaitza eta denbora paregabeak lortu dituzte: bien artean sei domina ekarri dituzte Azpeitira; urrezko bat, lau zilarrezko eta brontzezko bat. Izarraitz Igeri Elkartetik aipatu dutenez, "Oihana txapelketako igerilari esanguratsuenetako bat izan da. Bakarkako lau probatan lehiatu da eta lauretan podiuma lortu du".
Hona Izarraitz igeri elkarteko igerilariek lortu dutena:
- Oihana Goenaga: 50 metro librean, urrezko domina eta 14 urtekoen Euskadiko marka berria jarri du (27:43); 100 metro bizkarren, zilarrezko domina, Europako gutxieneko denbora (1:06:56) eta 14 urtekoen Euskadiko marka berria jarri du; 100 metro librean, zilarrezko domina eta 14 urtekoen Euskadiko marka berria (59:20); eta, 200 metro librean, zilarrezko domina, Europako gutxieneko denbora eta 14 urtekoen Euskadiko marka berria (2:07:93).
- Jon Aizpuru: 200 metro bularren zilarrezko domina, absolutuetako gutxiengo denbora eta 15 urtekoen Euskadiko marka berria (2:25:79) jarri du; 100 metro bularrean brontzezko domina eta 15 urtekoen Euskadiko marka berria (1:08:43); eta, 100 metro librean 13. postua.
- Aiora Beristain: 100 metro librean 8. postua; 200 metro librean 17. postua; eta, 50 metro librean 21. postua.
- Pablo Etxeberria: 400 metro estiloan 25. postua; 400 metro librean 14. postua; eta, 200 metro librean 27. postua.
- Eva Astigarraga: 100 metro bularrean 31. postua eta 200 metro bularrean 38. postua.
Horiez gain erreleboko probetan honako postuak egin dituzte: Oihana Goenagaa, Aiora Beristainek, Eva Astigarragak eta Maialen Aizpuruk, 4 x 100 librean 30. postua eta 4 x 100 estiloetan 37. postua. Jon Aizpuruk eta Pablo Etxeberriak, 4 x 100 librean, 19. postua; 4 x 200 librean 17. postua; eta, 4 x 100 estiloetan, 15.a.
Aurreko astean,
Ainhoa Goenagak Valentzian (Herrialde Katalanak) jokatutako Espainiako Juniorren Udako Txapelketan bi zilarrezko domina lortu zituen: 100 metro bizkarrean eta 200 metro bizkarrean.
Izarraitzekoek adierazi dutenez, "dominak eta ohoreak igerilariek jaso badituzte ere,
Omar Urbietarekin ezin dugu ahaztu, entrenamenduen plangintza eta eguneroko lana oso ondo burutu baitu. Zorionak Omar Izarraitz Igeri Elkartetik, lan bikaina egin duzue".
Orain, abuztuaren 8an, Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga eta Jon Aizpuru Las Palmas-era joango dira Espainiako Absolutuen Txapelketa jokatzera.