Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
24 ontzi ari dira nor baino nor Moilako Lagunarteko I. Estropadan. Lehen kanporaketa saioak goizean egin dituzte, eta giro aparta sortu da Zarauzko moilan. Bigarren kanporaketa saioa 16:00etatik 19:00etara egingo dituzte. Parte-hartzaileek moilako mutur paretik Allepuntara joan-etorria egin behar izan dute ahalik eta bizkorren, eta arratsaldean egin beharreko lana ere jopri izango dute. Zarauzko Arraun Elkarteak lau batel jarriko ditu ekitaldirako, eta, ondorioz, estropada bakoitzean bi batel lehiatzen ari dira. Kanporaketetako zortzi denbora onenak egiten dituztenek finala jokatuko dute, 19:15eak aldean; hau da, goizeko 2 ontzi azkarrenak eta arratsaldeko 6 ontzi azkarrenak. Finalean ere binaka lehiatuko dira, eta denbora onena egiten duena izango da garaile. Bukaera emateko 20:30etan kalejira irtengo da moilatik, Aiten Etxe aurreko parkera, eta bertan sardina jana egiteko aukera izango da.