Bertako produktuak gerturatzeko azoka

Aritz Mutiozabal 2013ko uztailaren 27a

Baserritik.com azoka egin dute goizean zehar Zarautzen. Baserritik.com baserritarren elkarlanerako sortutako elkartearen helburuetako bat etxetik gertu ekoizten diren produktuak kontsumitzea da. Hori horrela, azokak berpiztu eta elkartea ezagutzera eman nahi izan dute gaurko egitasmoarekin. Zigordia kalean, udaletxe parean, jarriko dituzte postuak; eguerditik aurrera, berriz, pintxoak eta edariak dastatzeko aukera egon da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide