Zestoan herritarren talde bat bildu da Mikel Arregi 'Ertxin'-i babesa emateko

Nerea Uranga 2013ko uztailaren 26a

Mikel Arregi Ertxin zestoarra Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dute 35/02 auziaren baitan. Arregiri babesa emateko  herritar talde bat bildu da eta haren aldeko ekimenak bultzatzeko asmoa du. Herritar talde honek astelehenerako, uztailaren 29rako, bilera zabala deitu du, 19:00etan, Zestoako Kultur Etxean.
Urriaren 17an hasiko dira epaitzen ezker abertzaleko 40 kide 35/02 auzian, Espainiako Auzitegi Nazionalean. 111 herriko taberna eta kultur erakunderen ordezkariak dira epaituko dituztenak. Epaituko dituzten Batasuneko kide izandakoen artean Mikel Arregi Ertxin zestoarra eta Joseba Permach eta Esther Agirre zarauztarrak daude.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide