Mor More hirukotearen kontzertua Kalakarin

Karkara.eus 2013ko uztailaren 26a

Zarauzko hirukotea uztailaren 26an arituko da 23:30ean

Kontzertu akustikoa eskainiko du gaur, uztailaren 26an, Orioko Kalakari tabernan, Zarauzko Mor More hirukoteak 23:30ean hasita.Andrea Lopetegik, Jone Azkoagak eta Lierni Atxukarrok osatzen dute t...

Zarauzko hirukotea uztailaren 26an arituko da 23:30ean

Kontzertu akustikoa eskainiko du gaur, uztailaren 26an, Orioko Kalakari tabernan, Zarauzko Mor More hirukoteak 23:30ean hasita.Andrea Lopetegik, Jone Azkoagak eta Lierni Atxukarrok osatzen dute taldea. Bikote modura eta bertsioekin hasi zen taldea, pixkanaka beren kantuak egitera eta hiru izatera pasatu da. Bi gitarra akustiko kaxaz lagunduta entzun ahal izango dira eta kantuetan ukitu feminista eskainiz abestuko dute, hala ere askotariko gaiak lantzen dituzte beren abestietan.

Oraindik argitaratu ez duten arren diskoa grabatua du hirukoteak eta seguru asko datorren urte hasieran kaleratuko dute, baina abesti pare bat zintzilikatu dituzte sarean eta datorren astean gehiago izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide