Zaldi proba Santio Errekako egun handian

Aritz Mutiozabal 2013ko uzt. 25a, 13:06

Zaldi proba Santio Errekan (Aritz Mutiozabal) Santio eguna ospatzen ari dira Aiako Santio errekako bizilagunak. Goizeko meza nagusiaren ondoren, hamaiketako legea egin dute auzoko jatetxetan. Sabela ongi beteta, zaldi erronka jokatzen ari dira uneotan, Heldu taldearen eskutik. Bi zaldi, 700 kiloko harriarekin, hogei metroko plazan, eta nork lortu marka onena. Gaurko eguna Izer eta Alabier trikitilariek 22:30etik aurrera eskainiko duten erromeriarekin biribilduko dute

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide