Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Erakusketarekin batera, katalogoa eman du argitara Debako Udalak, eta bertan Rafa Castellanoren testu bat aurki daiteke. Castellano debarra izanik, Debako hainbat pertsonaia ezagun ditu aipagai –besteak beste, Tene Mujika eta Pablo Sorozabal–, eta horiek Keixetaren lanarekin uztartzen ditu. Bestalde, Jon Maiaren bertsoak jaso dituzte argitalpenean, gazta-bolaren usteltze prozesuari zentzua emanez.
Bertsolari zumaiarrarenak «bertso soilak» ez direla nabarmendu du artista arroarrak. «Obraren parte dira. Maia eta bere bertsoak kenduz gero, lanak ez luke zentzu bera izango. Bere bertsoak beste dimentsio bat ematen diote artelanari».