81 urteko zumaiar bat oso larri atera dute uretatik Itzurunen

Baleike 2013ko uztailaren 24a

Felix Arrizabalaga Sorozabal, 81 urteko zumaiarra, oso larri atera dute gaur goizean uretatik, San Telmo aldean. Goizeko 10:50ean, ur ertzean pasieran zebilen jendea ohartu da larrialdiaz. Gizonezko bat ikusi dute uretan flotatzen, haitzen parean. Uret...

Felix Arrizabalaga Sorozabal, 81 urteko zumaiarra, oso larri atera dute gaur goizean uretatik, San Telmo aldean. Goizeko 10:50ean, ur ertzean pasieran zebilen jendea ohartu da larrialdiaz. Gizonezko bat ikusi dute uretan flotatzen, haitzen parean. Uretatik atera eta larrialdi zerbitzuen esku utzi dute. Ordubete luze saiatu dira hondartzan bertan gizonezkoa bere onena ekartzen. Taupadak berreskuratu ditu eta erietxera eraman dute, oso larri, konortea erabat galduta zuela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide