Santioak Zestoako Arroa Goian eta Aiako Santio Errekan

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko uztailaren 24a

Arroa Goia Uztailak 23, asteazkena. Santio bezpera.
  • 17:00. Txupinazoa.
  • Jarraian, ume jolasak eta txokolate-jana, plazan.
  • 19:30. Trikipoteoa.
  • 21:00. Herri afaria, Joxe Ramon Akulu eta Oskar Alberdi bertsolariek eta trikitilariek lagunduta.
  •  23:30. Erromeria goizaldera arte Izer, Alabier eta Lutxurdiorekin.
  • 03:00. Imanol DJ Pajaritoren emanaldia.
Uztailak 24, osteguna. Santio eguna.
  • 10:00. Meza.
  •  11:00. Patata tortilla lehiaketa (tortilla 10:30erako Herri Etxe elkartera eraman behar da).
  •  11:30. Idiakaitz txistulari taldea eta Zestoako albokariak.
  • Jarraian. Sagardo Lehiaketa. Partaideak: Olaberri, Azketa, Igartza-Haundi, Etxeberri, Zelaikua, Azketaerrota eta Haritza. (Herritarrei baserritar jantziarekin ateratzea eskatu diete).
  • 12:00. Esku pilotako finalak.  Binaka gaztetxoetan:Arantzeta eta Odriozola,  Urangaren eta Salegiren aurka. Gazteetan: Adonis eta Illarramendi, Arantzetaren eta Aranberriren aurka.
  • 16:00. Josu Arrietaren omenez Parapente Txapelketa.
  • 19:00. Karmelo Matraka-ren omenez herri kirol saioa: harri jasotzen, Joseba Ostolaza Ostolaza II.-a eta Josetxo Urrustiaren arteko dema. Jarraian, asto probak: Artabilla, Zubeltzu, Torre eta Mirabillas.
  • 23:00. Fan & Go taldearekin erromeria.
Uztailak 26, ostirala. Santa Ana eguna.
  • 10:00-13:00. Haurrentzako ekitaldiak Irao-Sastarrainek antolatuta:  zaldi txikiekin ibilaldiak, Historiaurreko tailerrak eta abar, Iraoko zelaian.
  • 11:00. Meza nagusia.
  • Ondoren. Itxaropena dantza taldea.
  • Jarraian. Adinekoentzako hamaiketakoa, Herri-etxe elkartean.
  • 19:30. Herritarren arteko kirolak (txinga, trontza, sokatira...), frontoian.
  • 23:00. Monik, Eider eta Leire trikitilariekin erromeria.
Uztailak 27, larunbata. Santa Ana bigarrena.
  • 12:00. Egun guztian zehar herria pottokiz girotuta izango da. Haur eta gaztetxoentzako Puxka Muxka Zirkusekin Zirko Eskola Txikia, frontoian.
  • 14:00. Pottokien bazkaria.
  • 18:00. Gorriti eta bere abereak. Jarraian, txokolate-jana.
  • 22:30. Imanol DJ Pajarito-ren emanaldia plazan. Ondoren, festei bukaera emateko karaokea, irabazlearentzako saria izango da.
Aia. Santio Erreka Uztailak 24, asteazkena. Santio bezpera.
  • 22:30ean. Bertso saioa. Parte-hartzaileak Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano, Xabi Paia eta Maialen Lujanbio. Gai-jartzailea Unai Manterola.
  • Ondoren. Skasti eta Ai Ene! musika taldeen kontzertua.
Uztailak 25, osteguna. Santio Eguna.
  • 10:30ean. Meza.
  • Ondoren. Heldu taldeak zaldiaren aurka erronka.
  • 22:30ean. Erromeria Izer eta Alabierren eskutik.
Uztailak 26, ostirala.
  • 10:30ean. Meza.
  • Ondoren, haur jolasak Txurrumuskirekin.
  • 22:30ean. Bide Batez taldearen kontzertua.
Uztailak 27, larunbata.
  • 03:00etan. Oilasko biltzea.
  • 16:00etan. Mus Txapelketa.
  •  23:00etan. Abiba disko jaia.
Uztailak 30, asteartea.
  • 21:00etan. Oilasko biltzean parte hartu dutenek afaria Portu erretegian.
  • Jarraian. Kupela.
Uztailak 31, asteazkena, San Inazio Eguna.
  • 10:00etan. Meza.
  •  Jarraian. Adinekoentzat hamaiketakoa.
  • Segidan. Herri kirol jaialdia pilotalekuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide