Herri-kirol saioa Santio jaietan (Onintza Lete Arrieta/Hitza)
Aiako herritarrez gain, asko dira santioak ospatzera Santio Erreka Auzora joaten diren zarauztar eta oriotarrak. Oriotarren artean, esaterako, sona handia dute santioek, oso gaztetatik joaten baitira gazte koadrilak lehen dantza saioak egitera bertara. Belaunaldiz belaunaldi zabaldu da ohitura eta urteak pasa ahala ez da bertan behera geratu. Horren jakitun da Orioko Udala eta oriotarrei Santio Errekara joateko eta ondoren bueltan etortzeko erreztasunak jarri nahi dizkie.
Orioko Udalak txu-txu trenaren zerbitzu berezia jarriko du oriotarrak gau partean Santio Erreka auzora joan daitezen eta bueltan etortzeko arazorik izan ez dezaten.
Ordutegia
Uztailaren 24a, asteazkena.
- Oriotik irteera: 21:30ean, eta 22:30ean, plazan.
- Santiotik irteera: 00:00etan eta 02:30ean.
Uztailaren 26 eta 27an.
- Oriotik irteera: 22:00etan eta 23:00etan, plazan.
- Santiotik irteera: 1:30ean eta 2:30ean.