Azaleko minbizia prebenitzeko kanpainakoak Zumaian, Getarian eta Orion izango dira datorren astean

Onintza Lete Arrieta 2013ko uztailaren 23a

Iaz ere egin zuten kanpaina Gipuzkoako hainbat herritan (Onintza Lete Arrieta/Hitza) Azaleko minbizia prebenitzeko kanpaina martxan dute Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkartekoek, eta datorren astean Zumaian, Getarian eta Orion ibiliko dira. Zarautzen eta Azpeitian izan dira dagoeneko. Elkartekoengana gerturatzen den herritarrak aukera izango du bere azalean duen melanina maila neurtzeko. Hala, eguzkitan zenbat denbora egon daiteken azalduko diote. Azala nola aztertu behar den eta eguzkia hartzerakoan kontuan zer hartu behar den ere azalduko dute elkartekoek. 10:00etatik 13:00etara egongo dira herrietako hondartzetan, honako egunetan:
  • Uztailak 29-30: Zumaia.
  • Abuztuak 1, osteguna: Getaria.
  • Abuztuak 2, ostirala: Orio.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide