Zuhar Iruretagoiena (Xabi Aizpurua/Hitza)
Beka bat jaso du Zuhar Iruretagoiena artista zarauztarrak, eta '
Etsitzearen plazerra' lana eraman ahalko du aurrera. Horretarako bost aldiz egin beharko du jauzi paraxutarekin. "Segundo batzuez zure gorputzak borroka egin behar du beldurraren aurka. Eta une batean etsi egin behar duzu", dio, lanaren abiapuntua azaltzerakoan. Eta justifikatu du: "Artearen metodologia erabiltzen dut bizitzan interesatzen zaizkidan gauzak sakonki aztertzeko".
Bost jauzi egingo ditu, lehena Ocañan (Madril), abuztuan. Frantzian eta beste hainbat tokitan ere egingo ditu saltoak, argazkiak atera eta bideoa grabatzekoa baita, eta aniztasuna interesatzen baitzaio, dioenez. Iraila bukaerarako "material guztia bilduta" izatea espero du, "formalizatzen hasteko". Horretan oinarrituta, ikus-entzunezko bat, argazki bilduma bat, bost olio pintura eta eskultura bat da egitekoa. Abendurako amaitu behar duela dio, bekak hala zehazten duelako, Basaurin erakusketa inauguratzeko.