Baserritik.com azoka egingo dute larunbatean, Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2013ko uztailaren 23a

Uztailaren 27an, larunbatean Baserritik.com azoka egingo dute Zarautzen. Baserritik.com baserritarren elkarlanerako sortu duten elkartea da. Biztanleek euren etxetik gertu ekoizten diren produktuak kontsumitzea da horren helburuetako bat. Ekitaldi horrekin, azokak berpiztu eta elkartea ezagutzera emango dute. Zigordia kalean, udaletxe parean jarriko dituzte postuak 09:00etatik 14:00etara. 11:00etatik aurrera, berriz, pintxoak eta edariak dastatzeko aukera izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide