Iturraran Parketxeak ‘Eztizko laztanak, erleen ziztadarik gozoenak’ jarduera antolatu dute ostegunerako. Erleen mundua ezezaguna bezain zirraragarria da ingurumena eta natur sistemaren handitasuna atsegin duten herritarrentzat. Erleak eta haien mundua ezagutzeko
Eztizko Laztanak, erleen ziztadarik gozoenak jarduera antolatu dute uztailaren 25rako, datorren ostegunerako Pagoeta Parke Naturaleko Iturraran Parketxean. «Erletegian abaraskak bertatik bertara ikusi ondoren erleek ekoiztutako eztia, propolioa edota erregina-jalea ezagutu eta dastatzeko aukera eskainiko dugu Iturraranen. Jarduerari amaiera emateko bisitari bakoitzak kandela bat egingo du argizari xaflak erabilita», azaldu dute arduradunek.
Bisita hiru ordukoa izango da 11:00etatik 14:00etara bitartean. Informazio gehiago nahi dutenek
edo bertan izena eman nahi dutenek 943-83 53 89 telefono zenbakira hots egin edo
iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi dezakete.