Orio eta Zumaia sailkapenean liderrak dira TKE eta Euskotren ligetan

Urola Kostako Hitza 2013ko uztailaren 22a

Oriotarrak, larunbatean, Pasai Donibanen garaile Tostako arraunketan Urola Kosta marka da erregea, traineru estropaden denboraldiaren ekuadorea iristear denean, Orioko gizonezkoen traineru nagusia eta Zumaia Salegi Jatetxea baitira liderrak TKE eta Euskotren ligetan hurrenez hurren. Asteburuan esaterako hiru izan dira eskualdeko traineruek irabazi dituzten banderak. Alde batetik, larunbatean Orioko traineru nagusiak Iberdrola Bandera irabazi zuen Pasai Donibanen erlojuaren aurkako estropadan. Emakumezkoen traineruek Gipuzkoako Ligarako proba puntuagarria jokatu zuten Pasaian bertan eta zumaiarrentzat izan zen garaipena. Bestalde, igandean zumaiarrek ez zuten hutsik egin eta Zumaiako emakumezkoen traineruak, beste behin, Euskotren Ligan nagusi direla  erakutsi zuten Orioko Kanpina Bandera irabaziz. Zumaiarrek Euskotren Ligako azken bi estropadak irabazi dituzte. Irudian, igandean Orion banderarekin Gipuzkoako Ligarako proba puntuagarria 1 - Zumaia 10:41,19 2 - San Juan 10:51,51 3.- Hibaika 11:07,53 4.- Orio 11:13,15 5.- Bizkaia 11:28,42 6.- Hondarribia 12:00,08   Iberdrola Bandera 1.- Orio 19:17,22 2.- Kaiku 19:21,58 3.- Hondarribia 19:23,50 4.- Urdaibai 19:25,30 5.- Portugalete 19:26,86 6.- Tiran 19:28,86 7.- San Pedro 19:29,88 8.- San Juan 19:37,30 9.- Pedreña 19:43,50 10.- Astillero 19:43,62 11.- Zumaia 19:49,44 12.- Castreña 19:51,06   Euskotren Ligako Orioko Kanpina Bandera 1.- Zumaia 11:01,94 2.- Hibaika 11:09,60 3.- San Juan 11:12,54 4.- Orio 11:32,74   TKE Ligako Orioko Kanpina Bandera 1.- Hondarribia 19:39,54 2.- Urdaibai 19:46,88 3.- Orio 19:49,46 4.- Kaiku 19:54,54 5.- Tiran 19:59,92 6.- San Juan 20:07,08 7.- San Pedro 20:09,84 8.- Portugalete 20:16,50 9.- Astillero 20:18,96 10.- Zumaia 20:31,72 11.- Pedreña 20:41,18 12.- Castreña 20:59,72  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide