Ostegun iluntzetik Orioko plaza jatetxe erraldoia bihurtu da; bisigua izan da protagonista asteburu osoan zehar eta jendetza bildu da itsasoak eskaintzen duen jaki zaporetsua parrilan erreta dastatzeko. Horretaz gain, urtero bezala oriotar eta bisitari ugari bildu zen larunbat eguerdian marmitako janaz gozatzeko.