Argazki galeria: Hasi dute 3×3 Eusko Pro Tour saskibaloi txapelketa

Zarauzko Hitza 2013ko uztailaren 19a

Fernando Romay saskibaloi jokalari ohia, txapelketan parte hartuko duten gazteekin. Amaia Ventas Oraintxe hasi dute 3×3 Eusko Pro Tour saskibaloi txapelketa, malekoian. Fernando Romay jokalari ohiak eman dio hasiera, eta bertan parte hartuko dute gaztetxoekin argazkia atera du. Igandea arratsaldera arte iraungo du txapelketak eta besteak beste Txus Vidorreta entrenatzaileak formazio ikastaroa emango du, hiruko eta mate txapelketak jokatuko dituzte, patata tortilla lehiaketa egingo dute, eta haurrentzat puzgarriak jarriko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide