Asteburuan arraunaz bustiko da Orioko herria, bertan jokatuko baitira KAE1, Euskotren eta TKE Ligako hainbat estropada. Alde batetik, bihar KAE1 Ligako Bisigu Eguna Bandera estropada jokatuko dute Orion eguerdi partean eta lehian parte hartuko dute Orioko bigarren traineruak, Zarautzek eta Getariak besteak beste. Bestalde, TKE Ligan jokatzen duten Oriok eta Zumaiak Iberdrola Bandera izango dute jokoan egun horretan Pasai Donibanen.
Igandean, eskualdetik atera ere egin gabe goi mailako estropadak ikusteko aukera izango da. Orioko uretan TKE Ligan eta Euskotren Ligan jokatzen duten ontziek Orioko Kanpina Bandera izango baitute jokoan.