Hondartzan zehar manifestazio ibiltaria egingo dute igandean. Aiora Larrañaga.
Iganderako Elkartasun Eguna antolatu dute Zarauzko Etxerat eta Herrira taldeek. Goizeko 10:00etan Munoan elkartuko dira herria apaintzeko eta 11:30a aldera txistulariak izango dira giroa jartzen. 11:45a aldera prentsaurreko bat emango dute eta segidan hondartzatik elkarretaratze ibiltaria egingo dute
Senideak izateagatik kondentuak lemapean, urtero legez. Ondoren luntxa izango da Musika plazan eta azkenik Mor More taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera.