Trafiko aldaketak izango dira Bisigu Festa dela-eta

Karkara.eus 2013ko uztailaren 18a

Txu-Txu trenak ere ez du ibilbide guztia egingo

Gaur, osteguna, hasi eta uztailaren 21era, igandera, bitartean Herriko Plaza itxi egingo dute ibilgailuentzat Bisiguaren festa dela-eta. Ondorioz, herrian sartzeko edo herritik ateratzeko, Txanka-hondar...

Txu-Txu trenak ere ez du ibilbide guztia egingo

Gaur, osteguna, hasi eta uztailaren 21era, igandera, bitartean Herriko Plaza itxi egingo dute ibilgailuentzat Bisiguaren festa dela-eta. Ondorioz, herrian sartzeko edo herritik ateratzeko, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da nahitaez. Trafiko arazorik sortu ez dadin herritarrei kolaboratzea eta arauok betetzea eskatu diete Udaletik.

Bestalde, Txu-Txu trenak ere ez du ohiko ibilbidea osotasunean egingo. Astelehenera bitartean Olatu goxoki dendaren paretik hondartzara arteko bidea baino ez du egingo, hortaz, Plazatik ez da igaroko eta Anibarko Portura ere ez da joango.

Zozketa

Bisigu Festa gaur hasiko da eta gaurko afarirako txartela erosita dute gehienek, baina badira zozketan zortea izan dutenak ere. Herriko establezimenduetan kontsumitu dutenen artean egin da zozketa eta honakoak dira gaurko afarirako bina lagunentzako gonbidapenak jaso dituztenak:  Inaxio Ostolaza Iraola, Imanol Bereziartua Ikutza, Ana Agirre Iruretagoiena, Angeles Solaberrieta Gozategi eta Felix Urain Ibarluzea

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide