Ireki dute Azkoitiko Martirietako GI-3172 errepidea

Onintza Lete Arrieta 2013ko uztailaren 19a

Luizia izandako tokitik, ibilgailu bat gaur eguerdian Azkoitia aldera jaisten (Onintza Lete Arrieta/Hitza) Otsailean luizi batek errepiderik gabe utzi zituen Azkoitiko Martirietako auzotarrak. Ordutik errepidea konpontzen aritu dira, eta gaur, ostirala, zabaldu dute behin-behinean. Hala jakinarazi dute Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunek. "Bidea konponduta dago, eta obra guztia bukatzeko lerradura gertatu zen tokian ezponda egonkortzeko lanak amaitzen ari dira", azaldu dute. Abuztuaren amaierarako lan guztiak amaitzea espero du Aldundiak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunean irakurri daiteke albistea osorik. (O.L.A./Hitza)   Lanek honako itxura erakusten dute gaur (O.L.A./Hitza)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide