Zarauzko moila pintatu dute, bost urte eta gero

Urola Kostako Hitza 2013ko uztailaren 18a

Langile bat, moila pintatzen. Zarauzko Udala

Zarauzko Udalak moila pintatu du, bost urte eta gero. Lehen udalak ohi zuen, baina  Espainiako Ingurumen Ministerioko Kosta Zuzendaritza hartu zuen horren eskumena gerora.  Ildo horretatik,  udalak ez du aukerarik izan moila pintatzeko azken bost urteetan. Zuzendaritza horrek moila kontzesioan utzi nahi dio orain  udalari, eta horri esker lortu du udalak  udalak pintaketak egiteko baimena. Dominguez margoak enpresak egin ditu  lanak.

Narros jauregiaren aurreko malekoiko petrila ere margotuko du udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide