Artisautza azoka izango da asteburuan, Zarauzko Lege Zaharren enparantzan

Urola Kostako Hitza 2013ko uztailaren 18a

Urtero legez, Nahia Zarauzko artista eta artisauen elkarteak eta Gabiltza Gipuzkoako artisauen biltzarrak Artisautza Azoka jarriko du astebururako, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Zarauzko Udaleko Kultura sailaren babesarekin. Aurten Lege Zaharren enparantzan eta Zigordia kaleko zati batean izango da, Alde Zaharra oinezkoentzat jarri ondoren geratu zen eremuan. Guztira , 20 postu jarriko dituzte eta askotariko produktuak izango dira salgai. 11:00-14:00 eta 17:00-21:00 bitartean zabalduko dituzte horiek. Horrez gain, jardunaldiak ere antolatu dituzte, tailerrak, kontzertuak eta haurrentzako kale antzerkiak, esaterako. Uztailaren 20an eta 21ean izango da azoka hori berriz ere herrian, eta baita abuztuaren 15, 16, 17, 18 eta 31ean eta irailaren 1ean ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide