Orioko bulegoan dago ikusgai La Caixa Koroa

Karkara.eus 2013ko uztailaren 17a

Uztailaren 21era arte egongo da Miguel Angel Oriberen lana

Miguel Angel Oribe eskultore lasartearrak 2005ean egin zuen Kantauri Itsasoko ontzi onenak

jasotzen duen lana. Bere lan ereduaren adibide da zirkuluaren inguruan aritzen baita; zirkuluar...

Uztailaren 21era arte egongo da Miguel Angel Oriberen lana

Miguel Angel Oribe eskultore lasartearrak 2005ean egin zuen Kantauri Itsasoko ontzi onenak jasotzen duen lana. Bere lan ereduaren adibide da zirkuluaren inguruan aritzen baita; zirkuluaren hustuketaren eta hutsuneen sorkuntzaren inguruan, hain zuzen ere. Materia hautsi eta argia piezaren alde batetik bestera pasatzen uzten duten hutsuneak. Artea eta kirola batzea ditu helburu eskulturak eta horregatik dago burdinarekin egina, udan itsasoan hara eta hona dabiltzan arraunlarien giharren indarra irudikatzeko.

Arraun zale guztiek aurrezki kutxak Eusko Gudari kalean duen bulegoan izango dute La Caixa Koroa ikusteko aukera uztailaren 21era arte.

La Caixa Koroa San Miguel Liga hiru urtetan jarraian, edo bost urte tartekatuetan irabazten duen klubak eskuratzen du jabetzan. Oriok ez du horretarako aukerarik, izan ere, denboraldi honetan Kaiku-Ambilamp eta Urdaibai Umpro Avia klubek lor dezakete Oriberen lana jabetzan. Sestaokoek San Miguel Liga hirugarrenez jarraian lor dezakete eta Bermeokoek, hirugarrena bost urtean. Bietako batek lortuko balu, ACT elkarteko historian obra jabetzan ematen den lehen aldia izango litzateke.

Orioko geldialdiaren ondoren, La Caixa Koroa, arraun denboraldiak irauten duen bitartean, Getxo, Zarautz, Castro Urdiales eta Bermeon izango da ikusgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide