Zarauzko Txopitea bekaren inguruko erakusketan lehenbiziko ekintzak, asteburuan

Urola Kostako Hitza 2013ko uztailaren 17a

Asteburu honetan Zarauzko malekoiko Sortaldea gunean Txopitea bekaren inguruko erakusketan hainbat ekintza hasiko dute. Datozen hilabeteetan "gertatuko" denaren lehen herritarren parte hartzearen adibide txikiaz gozatzeko aukera izan dezake bertara hurbildu nahi duen edonork.  Iraganeko Zarautz diseinatu aurretik, lehen helburua guztien artean orain arte urteetan izan ditugun materialak aztertzea izango da. Deialdia zabala den arren, asteburu honetarako ekintzak herriko helduei zuzenduta daude, larunbatean 17:30tik hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide